Gabarri kalean tanatorio bat eraikitzeko baimena etenda gelditu da, txosten teknikoen zain

Antxeta Irratia 2018ko ots. 20a, 00:00

Gabarrari kaleko lehendabiziko zenbakian tanatorio edo beilatoki bat eraikitzeko dekretu bidez emandako baimena, momentuz, bertan behera geratuko da.

Hala jakitera eman du Txomin Sagarzazu alkateak berak, joan den astean Abotsanitz eta alderdi sozialistak egindako salaketen ondotik. Gogoan hartu, batetik, Hirigintza Plan Orokorrak Itsas Jarduera Ekonomikoetarako zuzendutako eremu batean emana zutela baimen hau, eta aireportuaren aldamenean egonda, txosten tekniko bat falta zela zioten oposiziotik.

Honi buruz, Txomin Sagarzazu alkteak esan digu, txostenaren esperoan direlako, hain zuzen, erabaki dutela dekretua atzera bota baino, stand by egoeran geratzea

Oposiziotik kritikatu zuten, bestalde, baimena dekretu bidez eta hilabete eta erdiko epean eman zuela alkateak. Horren atzetik interesak egon zitezkeela airean utzita.