Ikerketa batzorde bat osatzeko mozioa aurkeztu dute SPI Irun Ahal Dugu eta EH Bildu udal taldeek

Antxeta Irratia 2018ko ots. 20a, 00:00

Si Se Puede Irun Ahal Dugu eta EH Bildu udal taldeek, Irunen azken asteetan emandako EAJ-PSE alderdien arteko gobernuaren gainbeheraren ondotik, Santano alkteak Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari gisa egindako ilegalitateei buruz egindako adierazpenak ea egia ote diren argitzeko batetik, eta hala ez bada, alkatea gezurretan ibili bada ardura poltikoak zuritu daitezen, Ikerketa Batzorde bat osatzeko mozioa erregistratu dute goiz hontan.

Otsaileko udalbatzan bozkatuko da, Irunen, aurreneko aldiz eman daitekeen Ikerketa Batzorde baten osaketa. Eta oposizioko bi alderdi hauek diotenez, 25 zinegotzien, guztien baietza espero dute. Inork deus estaltzeko ez badu, alderdi politiko guztiek nahi beharko luketeelako egia argitu.

David Soto, SPIko bozeramaleak oroitarazi duen bezala, Korroitz eremuko bizilagunen %80arekin Xabier Iridoyk akordio batetara iritsi izanak piztu zuen sua. Alkateak hau ezeztatzen atera baitzen ondotik. Eta hainbat hika-mika eta gero, Jose Antonio Santanok horrelako adierazpn larriak egin eta Xabier Iridoy kargugabetu zuen.

Ikerketa Batzorde horrek zenbait baldintza bete beharko ditu, mozio honen arabera. Udal talde politiko bakoitzetik bi kidek osatzea, bakoitzak bozka banarekin, batzordeetako bilerak publikoak izatea, herritarrentzako irekiak, eta 15ean behin bildu beharko direla.

Printzipioz, esan bezala, SPI eta EH Bilduk, logika etikoaren aldetik udalbatzan ahobatez onartzea aurreikusten dute. Logika politikoak aginduko du gero zer gertatzen den.