Irungo Landetxa-Katea auzoan ere, auzoko inauteri festa antolatu dute igande honetarako. Auzoa animatu eta konpartsek ihauterietarako hilabete luzetan egindako ahalegin handiaren ondotik, inauteriak luzatzeko aukera gisa sortu zuten duela zazpi urte, eta urtetik urtera geroz eta konpartsa gehiago direla esplikatu digu, Edurne Ogaiar, Gazte Landetxako kideak
Igandean, goizeko 11:30etan Errotaxarretik aterako dira, Elatzeta-22 Academy, Gazte Lan,detxa, San Vicente de Paul, La Salle, Santiagoko Deabruak, Aurreratu, El Pilar eta Belaskoeneako konpartsak. Antolatzaileek koadrilei ere mozorrotu eta hurbiltzeko deialdia luzatu nahi diete. 12:30etan Landetxa-Katea auzoko frontoian dantza erakustaldia, diskofesta eta hamaiketakoa ere izango da.
Hondarribiko Hiria Musika Bandak inauterietako kontzertua eskainiko du igandean Itsas Etxea Auditoriumean, 12:30ean. Goateke kontzertua izango dela iragarri dute, eta inauteri garairako egokiak diren piezak interpretatuko dituzte.