Hendaiako aro berriko inauteriek. Akelarre elkartea hastapenetik izan da hor antolaketa lanetan eta aktiboki parte hartzen. Bihar ere jende andana bat espero da Hendaiako karriketan, garai oparoagoak izan badira ere.
Bihar goizeko 11:00etan Zokoburuko merkatua animatzen hasiko dira eguna. Mutxiko elkarteak bezala, Akelarrek bereziki euskal inauterien usadioari eusteko lanetan dihardu Hendaian.
Elkarteek bazkaria dute ondotik, eta arratsaldeko 16:00etan Gaztelu Zahar pilotalekutik abiatuko da kabalkada. Muthiko Alaiak, Patxaranga, Goloka, Zarpa Banda musika taldeak gurdietan, eta herriko hainbat elkartek bestelako ekarpenak eginen dituztelarik desfilean, Herriko Etxeko plazan bildu eta Zanpatzar erre bitartean.
Gogoan hartu bihar, 20:00retan Bask Taldearen kontzertua hasiko dela eta gauerdira bitartean animazioa eta ostatua izango dela Errepublika plazako xapitopean.