Euskal Herriko gorpuzkirik zaharrenak Hondarribian ikusgai

Antxeta Irratia 2018ko ots. 16a, 00:00

«J3 Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena»' erakusketa ikusgai izango da Hondarribiko Arma Plazan hilaren 16tik 25era. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatu dute, azken hamarkada eta erdian Jaizkibelen aurkitutako aztarnak balorean jartzeko. Tartean, 2003. urtean aurkitutako 8.000 urte baino gehiago dituen hezurdura zati bat dago ere.

Erakusketarekin batera, aurkezpen hitzaldia ere antolatu dute bihar, 19:00retan Kultur Etxean. Maria Jose Iriarte aztarnategiko zuzenaria, Alvaro Arrizabalaga arkeologo eta EHUko irakaslea eta Paco Etxeberria antropologoaren eskutik izango da.

Otsailaren 25a bitartean Arma Plazan ikusgai dituzuen aztarnak eta Euskal Herriko gorpuzkinik zaharrenak, Irungo Arretxe Gainan kokatuta dagoen Gordailu Zentroan bilduta egon ohi dira. Gordailuko arduraduna, Karlos Olaetxeak azaldu digunez, Hondarribiko erakusketa eta hitzaldiarekin batera, heldu den astean Gipuzkoako 16. Jardunaldi Arkeologikoak ospatuko dituzte Donostiako San Telmo Museoan eta Goierrin eskainiko dituzte zenbait hitz