Eskoletan NAPak edo jarduerak eskaini izan dituzten elkarteak kezkaturik agertu dira, eskola erreformaren ondorioz

Antxeta Irratia 2018ko ots. 15a, 00:00

Ipar Euskal Herrian duela lau urte eskola erreformaren ondorioz, eskoletan NAPak edo jarduerak eskaini izan dituzten elkarteak kezkaturik agertu dira heldu den urterako.

Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroko udalerri gehienek oraindik erabaki ez badute ere, momentuko beren erabakia jakinarazi duten herriko etxe gehienek, eskola ereduan berriz ere lau egunetara itzultzeko erabakia hartu dute. Haien artean Hendaia. SEASKAk ere bozka estu baten ondorioz horren alde egingo du.

Zer gertatzen da ordea, lau urtez TAPak eskaintzen buru belarri aritu diren hainbat elkarterekin? Uda Leku eta Bertsolarien Lagunak elkarteetik adibidez, adierazi digute diru sartzea bat gutxiago ukaiteaz gain, haien barne antolaketan anitz eragingo duela.

Udaleku elkarteko Amets Lahetjuzanek esplikatu digu nola eragiten dien aldaketak, edo duela lau urteko egoerara itzultzea.

Uda Lekuk beraz, asteazkenetan berriz eskainiko du egun osoko zerbitzua Hendaian. Bertsolarien Lagunak elkarteak, aldiz, barne antolaketa berrikusi behar du, bertso eskolak eskaini ahal izateko.

Edozein kasutan, lan apaltze horren ondorioz, lanpostuak kolokan ote diren galdetu diogu ere, Udaleku elkarteko ordezkariari.