Salaverry garraio enpresak kalitatezko zerbitzua azpimarratzen duen labela jaso du

Antxeta Irratia 2018ko otsailaren 15a

Bidasoaren bi aldeetan errepideen ordainlekuak garestitu egin dira. Eta garraio sektore profesionalean tasa hauen emendatzeak kalte handiak sortzen dituelako kezkatuak agertu dira.

Ipar Euskal Herrian esaterako kamiolariendako ordainlekuen tasa %3,5eko igoera izan dute, eta Gipuzkoako N-1 errepidean kamiolarientzako tasa berriak alpikatzen dituzte urtarrilaz geroztik.

Egoera honek garraio profesionalen kezka piztu duenez, Aitor Errazkin lankidea gure eskualdeko, Hendaiako Salaverry garraio enpresarengana jo du.