Hondarribiako minibusari buruzko inkesta osatzeko azken eguna da gaur

Antxeta Irratia 2018ko ots. 15a, 00:00

Hondarribiko Udala aztertzen ari den herriko auzoak lotuko lituzkeen minibusari buruzko inkesta osatzeko azken eguna da gaur. Oraindik ere bete ez duten herritarrei, hondarribia.eus webgunean sartu eta bizpahiru minututan inkesta egitera gonbidatzen ditu Udalak. 

Halere, gogoratu, inkesta paperean ere aurkituko duzutela BAZen, Hondartza Kiroldegian, Saindua Gaztelekuan, Gazteen Zerbitzuan, ARMA PLAZAn, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, Kasino Zaharra adinekoen etxean eta Kultur Etxean ere.

Kalixa Silanes, Agenda 21eko ordezkariak esplikatu digunez, minibus jartzeko ala ez, erabakiorra izango da inkestak ematen dituen emaitzak. Aldez aurretik, minibusa martxan jartzeko aukera Mugikortasun Mahaian aztertu badute ere, herritarren beharren arabera gauzatuko baita.