Ez dira inauteriak amaitu eskualdean, Hendaian jarraitzen dute ospakizunek

Antxeta Irratia 2018ko ots. 14a, 00:00

Atzo zanpatzar eta sardinaren lurperatzeko komitibekin borobildu zituzten Irungoak. Baina ez pentsa horrekin bukatzen direnik. Irungo Landetxa-Katea auzoan dagoeneko usadio bilakatu duten bezala, igande honetarako auzoko inauteri festa prestatu dute. Zazpigarren urtea da, eta dagoeneko joan den asteburuko hainbat konpartsek bertan parte hartuko dutela baieztatu diete.

Goizeko 11:30etan Errotaxarretik aterako dira, Elatzeta-22 Academy, Gazte Lan,detxa, San Vicente de Paul, La Salle, Santiagoko Deabruak, Aurreratu, El Pilar eta Belaskoeneako konpartsak. Antolatzaileek koadrilei ere mozorrotu eta hurbiltzeko deialdia luzatu nahi diete. 12:30etan Landetxa-Katea auzoko frontoian dantza erakustaldia, diskofesta eta hamaiketakoa ere izango da.

Dena dela, heldu den asteburuan, Urruñan, Irunen eta Hondarribian inauteriak agurtu ahala Hendaian ospatuko dituzte. Akelarre elkarteko Asun Mikelarenak ospakizunen berri eman digu.