Bestalde, Irungo Ongizate arloak antolatu duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu berrituaren berri emateko hitzaldi sorta martxan da. Joan den astelehenean, San Migel Auzoko Zentro Sozialean egindakoaren ondotik, arratsalde hontan, 17:30etan, bigarren informazio bilkura eskainiko dute Luis Mariano Gizarte Zentroan.
Gogoan hartu behar da, gaur egun 195 adineko pertsona dependientek erabiltzen dutela zerbitzua, baina joan den urtarrilean indarrean sartu zen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen araudi berriak, zerbitzu hau zaintza sanitariokoa izatetik, sozio-sanitarioa izatera pasa dela. Eta horren ondorioz, erabiltzaile potentzialen kopurua emendatu egin da. Aldaketen artean, gainera, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren orduaren prezioa %20 merketu dute.
Edozein kasutan, aldaketa gehiago eman dira, zerbitzua hobetzearren. Horien berri eman digu gaur Ongizate arloan, zerbitzuaz arduratzen den langile sozialak.
Orain zerbitzua urtean 365 egunetan emango dute, goizeko 7:00etatik gaueko 22:00etara, eta gauez bijilantzia zerbitzu bereziak ere. Eta ohiko zaindarien atseden edo arnas hartzeko laguntza zerbitzua ere martxan jarriko dute, ohiko zaindaria gehienetan senidea izanik, honek gaixotu edo kanpora joan beharra duenean.
Aipatu, bestalde, 115 pertsona direla gaur egun ere, bazkari edo otorduak etxean jasotzeko zerbitzua erabiltzen dutenak. Eta hau kudeatzen duen enpresarekin lan bat eraman dutela, zerbitzua hobetzearren ere. Edozein kasutan, informazio guztia udal ordezkarien eskutik jaso ahal izango duzute gaur Luis Mariano Zentro Sozialean, 17:30ean antolatu duten bilera informatiboan.