Otsailaren 3an Irungo Gure Esku Dagoren aurtengo erronkak aurkezteko hitzaldiaren ondotik, larunbata hontan goizeko 11:30etan, Irungo herri kontsulta aurkeztuko da.
Irun, 65.000 biztanleekin, Gipuzkoako bigarren herririk populatuena da. Gure esku dago dinamikak aurreratu duenez, azaroaren 18an Euskal Herriko beste herri askotan egin bezala “herri kontsulta” egingo da. Galdeketa hori Aurrera eramateko, Irunen Hartu Hitza elkartea sortu dute. Datozen egunetan, herri galdeketaren sustengurako 3.000 sinadura jasotzea dute helburu.
Hartu hitza elkarteak, gure esku dago dinamikarekin elkarlanean, Irungo herri kontsultaren eguna aurkezteko ekitaldia prestatu dute larunbata hontan, hitzordua goizeko 11.30tan irungo Amaia Kultur Zentroan