Ficobak 33 ekitaldi handi ditu iada lotuak aurtengo. Eta itxaropentsu agertu dira bertako ordezkariak gaur, datozen urteetan Ficobak izango duen garatzeko gaitasunarekin. Eta itxaropentsu agertu dira, 2017ko datuen bilduma egiterakoan. Sortu zenetik, urterik oparoena izan baitu 2017koa Ficobak.
Ander Sarratea, Ficobako gerenteak esplikatu duenez, azken bost urteetan %62 emendatu ditu diru-sarrerak Ficobak. Eta feria profesionalen alde egindako apostuari esker, joan den urtean, erakustazokan antolatutako ekitaldi handienek ororen %8a suposatzen badute ere, diru-sarrera guztien %53a ekarri dute. Gainerakoan, bilerak, kongresuak, eta elkarte eta kirol klubei irekitako bestelako ekitaldiek osatu dute urteko jarduera. Edozein kasuetan, bere markak gainditu ditu Euskal Kostaldeko Erakustazokak.
Datuak onak izanik ere, Ficobak oraindik garatzeko aukera handiak dituela nabarmendu dute, Ficoba babesten duten Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari politikoek. Eta proiektua babesten jarraituko dutela. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenerako zuzendaria, Garikoitz Agotek goiz hontan esan duenez, Ficobaren emaitzak ekonomi arlotik emankorrak izanagatik ere, inpaktu sozial handia dute Gipuzkoan.
2018 urte honetarako azoka profesionalak erakartzeko ahaleginetan jarraituko duela Ficobak. Eta ekitaldi berriak erakartzen ere. Bioterrak bere 15. urtemuga ospatuko badu ere, joan den urtean lehendabiziko aldiz Ficoban ospatutako Turislan, turismoaren arlo profesionaleko azoka, Harri Horri Ar eta Caravantur bezalakoen bigarren edizioa antolatuko dute. Martxoaren 6an eta 7an aldaketa klimatikoari buruzko Uhinak Kongresuaren hirugarren ekitaldia ere. Eta berrikuntzen artean daude, martxoaren 9 eta 10ean ospatuko den Euskadi Tatoo Convention tatuajeen munduan erreferente izateko sortuko den azokaren aurreneko edizioa. Eta estreineko, aldiz, entzun duzute aldundiko ordezkaria, mugikortasun jasangarriari buruzko Go Mobility azoka.
Dagoeneko lotutak dituzten 33 ekitaldien artean, noski, ez dute huts egingo Expogrow kalamuaren azoka, Outlet azoka, Nazioarteko Txakur Erakustaldia edota Gabonetako Azoka, joan den abendukoan, 21.000 lagunekin, urteko bisitatuena izan zena.