Irunek Europar Batasuneko "Smartmob" diru laguntza jasoko du autobus elektrikoa ezartzeko

Antxeta Irratia 2018ko ots. 14a, 00:00

Irungo Udaleko Mugikortasun saileko ordezkari Cristina Labordak atzo jakinarazi zuenez, Gipuzkoako lehen autobus zerbitzu elektrikoarentzat diru laguntza jasoko dute Europatik.

IrunBuseko autobus zerbitzurik erabiliena, joan den urteko 1,6 milioi bidaiarietatik 1,2 milioi zituen L-1 Zaisa-Ospitale artekoa, autobus elektrikoengatik ordezkatuko dituzte 2018a bukatu baino lehen. Eta horretarako, «SmartMob» proiektuaren barruan Europako Diru Funtsetik laguntza jasoko du Irungo Udalak.

Berez, proiektu horretan, Udalak ez ezik, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoak, Hendaiako Herriko Etxeak eta Hego Lapurdiko Hiri Elkargoak ere parte hartzen dute. Eta autobus proiektu berrirako dirua jasotzeaz gain, eskualdeko mugikortasun jasangarria sustatzeko 2,1 milioi euro jasoko dituzte erakunde hauek.

Irungo L-1 lineako autobus elektrikoaren kasuan, Udalak 392.971 euro inbertituko ditu.