Abotsanitzek Gabarri kalean tanatorio bat jartzeko baimenari errekurtsoa jarri dio

Antxeta Irratia 2018ko ots. 13a, 00:00

Abotsanitz udal taldeak Hondarribiko Udalak aireportu ondoko Gabarrari kaleko lehendabiziko zenbakian, 90. hamarkada arte gasolindegi txiki bat zegoen lurzoruan, tanatorio edo beilategi bat jartzeko gabonetan emandako baimenari errekurtsoa jarri diola jakitera eman du.

Arazo nagusia, beilatoki erabilerarako eraikitzeko baimenba, Itsas eta Arrantzako ekonomia jarduerarako eremu batean emana izan zaiola, INMOREKALDE S.L. Enpresari. Eta Udalak baimena emateko erabili duen presazko prozedura eta formak dira Abotsanitzek ezbaian jartzen dituenak.

Edozein kasuetan, argi dagoena da, TABISAk Txiplaun duen Txingudiko Beilategiak lehia izango duela Hondarribian. Izan ere, heriotzeen kudeaketa eta beilategi zerbitzuen negozio bolumena ez da txikia herrian. Hontaz hitzegiten ez bada ere, kontuan hartu beharbaita, Gipuzkoan heriotzak dakartzan gastua, batez bestean 4.500 euro ingurukoa dela aparteko luxurik gabe, eta Hondarribian urtero 130 bizilagun inguru zendu ohi direla. Horrek urtero, 600.000 euro inguru mugitzen dituen sektorea ekonomia bilakatzen du beilategiena. Orain artean, familia hondarribiar askok Irungo beilategira jo izan badute ere.

Igor Enparan hautetsiak errekurtsoaren xehetasunak azaldu ditu.