Igandean goizeko 9:00etan Higer Itsasargitik hasita, TxakurKross lasterketa ospatuko baita laugarren aldiz. Lehendabiziko bi urteetan Guadalupe inguruetan egin zuten zirkuitoa, baina joan den urteaz geroztik Higerretik eta Talaia Bidetik egiten dute.
Euskanikross Kirol Elkarteak antolatzen du, eta pentsatu daitekeenaren kontra, jende andana batek praktikatzen duen kirol da Euskal Herri mailan, txaurrari lotutako mendi lasterketak egitearena. Modalitate ezberdinak daude, baina funtsean kirol honi buruz gehiago jakin nahian, Kanikross Elkarteko ordezkariekin mintzatu gara.
Lau lasterketa izango direla guztira. Goizeko 9:00ean hasiko da, ‘Bikejoring’ delakoaren txandarekin. 10:30ean kanikross lasterketa absolutua izango da. Euskadiko Txakurkros Liga (ETL) ekitaldiko proba gisa, eta bertan Euskadiko bikoterik onenak elkartuko dira, baita Estatutik etorritako kirolariak ere.
Amaitzeko, 11:45 herri lasterketa egongo da eta 12:00etan haurrentzako lasterketa txiki bat, 200 metrotako ibilbidearekin.