Hilak 13 Torturaren aurkako egunaren karietara Kalera Kalera dinaminak ekimen ezberdinak antolatu ditu Euskal Herriko auzo eta herri askotan. Irunen esaterako asteazken hontan, datozen egunetarako prestatu dituzten ekimenak aurkeztu dituzte. Agerraldian, tortura “sistematikoa” izan dela salatu dute. 4.113 tortura kasu egiaztatuak daudela gogoratu dute. Irunen datozen eguneratako prestatu dituzten ekimenen inguruko xehetasnak entzungo ditugu, torurak jasandako Juanra Rojo Irundarraren eskutik
Antolatutako ekimenei dagokionez, ostirala hontan Parisen epaitua izanen den Iratxe Sorzabal Irundarrari elkartasuna adierazteko bidaia. Datorren asteartean, Torturaren aurkako egunaren harira, Palmera Montero gunean, arratsaldeko 19.30etan euskal memoria fundazioko Iñaki Egañak eta torturatua izandako Nekane Txapartegik hitzaldia eskeiniko dute. Bukatzeko hilaren 17 Irungo urdanibia plazan Torturaren aurkako ekitaldi nagusia antolatu dute. Hitzordua eguerdiko 13.00etan Antton Lope eta Jose Schulmanek gidatua