Ekitaldi andana eskualdean inauteriak ospatzeko

Antxeta Irratia 2018ko ots. 7a, 00:00

Ostegun Gizenatik aurrera, hainbat izango baitira Irun eta Hondarribian inauterien baitan antolatutako ospakizunak.

Esan, bezala, Hondarribian dena prest dute bihar hasi eta astelehenera bitarteko egitaraua ospatzeko. Kalixa Silanes, Kulturako zinegotziak gaur aurkeztu du egitaraua. Urtero bezala, protagonista nagusia igande goizeko desfilea izango da baina eskaintza zabala antolatu dute Hondarribian datozen egunetarako. 

Aipatu bestalde, Gazteria Departamentutik mozorro lehiaketa antolatu duela ostiralean Sainduan. Eta hortik aurrera larunbatean, Alde Zaharrean izango da zer ospatua. Astelehenean aldiz, igandeko desfilearen sari banaketa egingo dute.

Baita ere, gaur da azken eguna larunbateko Arma Plazako herri bazkarirako txartelak eskuratzeko. 20 eurotan dituzue Ttopara kafetegian eta Etxebe tabernan.

 

Irunen, aldiz, joan den astean aurkeztu zuten inauterietako programazioa, eta zenbait konpartsetako ordezkariekin mintzatu ginen ere. Aldiz, Irungo Kemen Dantza Taldeak ere hamaika ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala. Iada, joan den larunbateko Kauteretan edo kaldereroetan parte hartu zuten. Baina heldu den asteburuan izango du protagonismo handien. Euskal Inauteriak direla eta. Kemen-eko Unai Oiartzun dantzariak azaldu dizkigu xehetasunak.