Ia tona bat material eta3.700 euro inguru batu ditu Hodarribia-Katsikas boluntario taldeak

Antxeta Irratia 2018ko ots. 7a, 00:00

Herritarrei esker 97 kaxa handi bete dituzte, lotarako 100 zaku, 80 isolatzaile edo esterila, euritarako 700 kapa eta xira, 80 beroki, 500 aterki, 350 oinetako, mantak.. Ia tona bat material guztira, eta 3.700 euro inguru, batu ditu Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak, hiru egunetan.  

Materiala, bidean da. Baina urgentziazko deialdi horri herritarrek eman dioten erantzuna "hunkigarria" izan dela diote Hondarribia-Katsikaseko ordezkariek.

Horrez gain, asko izan dira ekarpen ekonomikoak egitea erabaki duten herritarrak, Hondarribikoak eta kanpokoak. 3.500 euro inguru jaso dituzte, eta materiale gehiago erosteko erabili dute. Zehazki, 250 aterki, 100 xira eta belarriak hotzaz babesteko 1.000 belarri-beroki.

Marije Zapirain boluntarioaren balorazioa jaso dugu Ipar Orratza saioan.