Irungo OMIC Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak 2017ko Memoriaren aurkezpenean jakinarazi duenez, joan den urtean 2.167 kontsulta jaso zituzten, aurreko urtean baino %16 gehiago. Halere, kontsumitzaileen erreklamazio kopuruak behera egin du, 447 izan dira guztira, 2016ean baino 65 gutxiago.
Jasotako kontsultetan, telefonia eta Internet zerbitzuari buruzkoak lehendabizikoa izaten jarraitzen du, eta etxeko energía hornitzaileei lotutakoak ere badira. Etxez-etxe gasa edota argi kontratu berriak eskaintze dihoazten komertzialei buruzko kexa kopurua ere, kontuan hartzekoa izan da irundarren artean. Eskaini ohi dutena, eta ondoren ematen duten zerbitzua ez delako beti baldintza berekoa.
Informatua egotea gomendatzen dute edozein kasutan, kontratu bat izenpetu aurretik. Kontsulta orotarako Irungo SAC-HAZ bulegoan barneratuta dagoen Kontsumitzaileen Bulegora jo dezakezue. Joan den urtean, kontsulten %60a aurrez-aurrekoa izan bada ere, %23a posta elektronikoz egin zuten. Eta bide hau gomendatzen dute, azkarragoa delako.