Martin Lizeaga: "Ahalik eta jende gehien biltzea dugu helburu, Euskaraldiko egunak aurrera eramateko"

Antxeta Irratia 2018ko ots. 6a, 00:00

Hondarribiko Kultur Etxean arratsaldeko 18:00retan Udalak eta Blagan euskara elkarteak deituriko Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz ekimenari buruzko prozesu parte-hartzailearen lehendabiziko saioa egingo da. Ekimen berriaz hitz egiteko, Blagan euskara elkarteko Martin Lizeaga elkarrizketatu dugu.

Haien helburua da, heldu den udazkenean, azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean Euskal Herri mailan gauzatuko den EUSKARALDIA, 11 egun euskaraz ekimena herri mailan ere ahalik eta gehien zabaltzea. Eta horrekin, euskararen erabilera eremu guztietan areagotzeko urratsak ematea.

Herritarren esku dagoenez hori, bi saio hauek deitu dituzte, herritarren parte-hartzea bultzatu, eta euskararen erabilera nola eta zertan lagundu daitekeen ahal bezain iritzi gehien biltzeko.