Pariseko APHP ospitaleek kalte ordainak eskatzen dituzte, Sasiko gaztetxea okupatzeagatik

Antxeta Irratia 2018ko ots. 6a, 00:00

Hendaiako Sasiko gaztetxearen kontra hasi auzibidearen segida iragan da astelehen honetan. Pariseko APHP ospitaleek kalte ordainak eskatzen dituzte Hendaitz elkarteari, haien egoitza legez kanpo okupatzeagatik 2016ko ekainetik.

1981etik hutsa zen etxea berritu eta biziarazi dute hendaiarrek. Ala ere, heldu den apirilaren 23ko deliberoaren ondotik, gazteek tokia utzi beharko dutela azpimarratu du Filipe Arramendi haien abokatak. Pariseko ospitaleek, Hendaitzeko gazteei, 2016ko ekaineko okupatzetik, 500€ hilabeteka eskatzen dituzte, baita, 1.500€ko kalte morala.

Bestalde Hendaiako Sasiko gaztetxeak, bere aktibitateak aintzina eramaten ditu, heldu den ostiralean, 13an, “Herri Maputxeaz” mintzaldi bat antolatzen du, arratseko 7etan.