Urtarrilean Txingudiko Pentsiodunen mugimenduak egindako hiru elgarretaratzeen ondotik, gaur eguerditan, euren haserrea agertu dute berriz ere.
Espainiako Gobernuak pentsio publikoak %0,25 batean igotzea erabaki du, bizitzaren kostua portzentualki gehiago igo denean. Horiek hala, eta joan den asteko mobilizazioa, pentsiodunen eskutik eskualdean sekulan emandako jendetsuena izan ondotik, mobilizatzen jarraituko dute.
Eguerditan, eta euripean, San Juan plazan bildu dira 500 lagun inguru, eta Correos-eko bulegora joan dira manifestaldian Gizarte Segurantzak aurtengo %0,25eko igoeraren berri ematen duen eskutitza itzultzeko.
Jubilatu edo pentsiodun zenbaitzuekin mintzatzeko aukera izan dugu. Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek oroitarazi dute, joan den asteazkenean, Irungo udal talde politikoek babesa eman zietela, eta gaurko megafonía Udalak ezarri diela.