Bost pertsona zauritu dira Hondarribian izandako sute batean. Lau lagun Bidasoa ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik, eta bostgarrena, Gurutzeta ospitalera, aurpegian izandako erredura larriekin. Sutea goizeko bederatziak pasata sortu da eta eraikina zigilatu egin dute. Dagoeneko ostatua bilatu diete etxera bueltatu ezinda geratu diren bizilagunei. Txomin Sagarzazu alkatearen hitzak jaso ditugu.