Hendaian, Hecho en casa konpainiaren "Izpiliku sasi gibelean gordeturik Cyranok lixibaren usain ona zuen" antzerkia ikusi ahal izanen duzue igandean, arratsaldeko 17:00etan. Ikasleentzako emanaldien ondotik, igandean, 7 urtetik gorako guztientzat eskainiko dute Mendi Zolan kulturgunean.
Edmond Rostand frantses idazlearen “Cyrano de Bergerak” obran oinarritua da, Txomin Urrizak euskaratua, eta Japonian kokatua. Barbara Rivas, gurean izan da, antzezlana aurkezten.
Sarrerak 8 eurotan dira, eta 5 euro prezio murriztuan.