“Drone” edo tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuak aisialdirako jostailu gisa edota arlo profesionalerako erabiltzen dira. Bideo grabazioetarako,edota Hiruzta txakolindegiak berak ere, mahastien hezetasun maila kontrolatzeko kamara termikoekin horniturik aireko ibilgailuak baliatzen ditu. Aplikazioak ugariak dira, baina “drone” bat aireratzeko araudiak errespetatu behar dira eta Bidasoaren bi aldeetan araudi hori ezberdina da. Gaurkoan errealitate hori ezagutuko dugu Aitor Errazkin lankidearen eskutik.