Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena antolatzeko parte-hartze prozesua antolatu dute Hondarribiko Udalak eta Blagan Euskara Elkarteak

Antxeta Irratia 2018ko otsailaren 1a

2018 azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean EUSKARALDIA, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Hondarribiko Udalak eta Blagan Euskara Elkarteak ekimena, nola egin erabakitzeko parte-hartze prozesua antolatu du.

Parte-hartze prozesu hau euskararen erabilera eremu guztietan areagotzeko urratsak eman nahi dituzten  guztiei zuzenduta dago, eta bi saio izango ditu:

  • 1. Saioa: OTSAILAK 6    (ASTEARTEA) 18:00etan Kultur etxean
  • 2. Saioa: OTSAILAK 20 (ASTEARTEA) 18:00etan Kultur Etxean

Saio horietan EUSKARALDIA Hondarribian nola antolatuko den irudikatuko da, eta behin parte-hartze prozesua amaitutakoan herrian emango diren hurrengo urratsak zein izango diren erabakiko dira.