Bihar amaituko da Siriako errefuxiatuentzako material bilketa

Antxeta Irratia 2018ko ots. 1a, 00:00

Hondarribia Katsikas Boluntario Taldeak egindako deialdiak oihartzun handia izan du. Gaur euritarako eta hotzari aurregiteko materiale bilketa kanpainaren bigarren eguna zuten, eta Puntaleko Eskola Zaharreko lokaletan, 30 bat kaxa bete dituzte iada, atzoko egunean zehar jendeak eramandakoarekin.

Bihar bukatuko dituzte bilketa lanak, Siriako azken bonbardaketen ondorioz, Siriako iparraldera ihesean mendira jo behar izan duten milaka familiak laguntzeko. Bilketa lanen nondik norakoak ezagutzeko, Koldo Nausia Puntaleko eskolan izan da.

Materialarekin ez ezik, diruz ere lagundu daiteke. Dagoeneko,700 euro bildu dituzte, eta xirak, aterkiak eta lo-zakuetarako esterillak erosi ahal izango dituzte jasotakoarekin.