Gure Esku Dago herri dinamikak batzar irekia antolatu du, 2018ko erronkak azaltzeko. Sinadura bilketa eta herri kontsultari buruzko galdera adostea izango dira Amaia Kultur Zentrioko areto txikian (11.00) jorratuko diren mintzagai nagusiak. Era berean, ekainerako Gure Esku Dagok antolatu duen 201,9 kilometroko giza-katearen ekintza aipatuko dute.