Hendaiako Herriko Kontseiluak 30,2 milioi euroko aurrekontua onartu du 2018. urterako

Antxeta Irratia 2018ko ots. 1a, 00:00

Hendaiako Herriko Kontseiluak urtea hasita onartu ditu 2018ko udal aurrekonduak. Orotara 30 milioi eta 263.000 euroko aurrekontua onartu zen atzo. 21 milioi inguru langile, proiektu eta gastu arruntari aurregiteko baliatuko dira, eta beste 8,3 milioi euro inbestizamenduetarako. Hau da, aurrekontu osoaren laurdena baino gehiago inbestizamenduetara doa, bereziki Itsas Etorbideko berritze lanak direla medio. Frantses estatuko diru sarrerak apalduko direnez, gastuak ere apaldu behar izan dituztela aitortu du Udal Gobernuak.

Egin beharreko inbertsioak izan ziren atzoko herriko kontseiluan emandako eztabaidagune, bereziki, Zokoburuko atseden edo laket portuak ekarri zuelarik oposizioaren desadostasunik gehienak. Zokoburuko atseden portu edo kirol kaiak 3 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, kasik erdia, inbestizamenduetarako. Horregatik, Udal Gobernuak ez du ulertzen oposizioaren kritika horretan oinarritu izana.

 Iker Elizalde auzapez ordea eta Richard Irazusta hautesiaren bilana jaso du Aitor Errazkinek.