Urtarrilaren 16ean KALERA Dinamikak kontzentrazioa deitu zuen Irungo San Juan plazan, Euroagindurik ez lelopean. Iratxe Sortzabal euskal preso irundarraren kontra Madrilgo Entzutegi Nazionaletik bidalitako hiru euroaginduak aztertu behar zutelako hurrengo egunean, eta hauek aztertu ez zitezen aldarrikatu zuten elgarretaratze hartan.
2003. urtean atxilotu zutenean Iratxek egindako tortura salaketei sinesgarritasun eman die epaileak, eta Istanbulgo Protokoloari jarraituz informe bat egin dutenez, horren esperoan, Euroaginduen azterketa atzeratu dute. Baina otsailaren 9an beste epaiketa bat du Iratxek Parisen. Eta KALERA dinamikak Parisera Martxa antolatu sustengatzera joateko.
Autobusean leku atxikitzeko azken eguna hilaren 7a izango da, eta gogoratu Landetxako Elatzeta elkartean eta Irungo LAB sindikatuaren egoitzan egin daitekeela, edo deituz 943 62 47 14.