Siriako iheslariak laguntzeko premiazko bilketa kanpaina antolatu dute Hondarribian

Antxeta Irratia 2018ko urt. 26a, 00:00

Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak materiale bilketa kanpaina azkar bat egingo du urtarrilaren 31n, otsailaren 1 eta 2an. Haien helburua da, Siriako azken bonbardaketen ondorioz ihesean atera diren milaka familiak laguntzea. "Bonbardaketen ondorioz korrika eta etxetik deus hartu gabe atera behar izan dira Siriako iparraldera", diote elkartetik. Hortaz, Madrilgo Olvidados GKEaren bitartez Siriara eramango dute laguntza partidan, euriari eta hotzari aurregin ahal izateko materialarekin bere ekarpena egin nahi dute Hondarribian. 

Urgentziazko deialdia izanik ere, iheslari eta errefuxatuen duhintasuna bermatzearren, ematen den materiala berria edo gutxi erabilia izan dadin eskatu dute, edozein kasuetan garbia egon behar du "erabiltzeko moduan", izan ere, han ez dute zerrekin garbitu. 

Lagundu nahi duenarentzat informazioa:
NOIZ: Urtarrilak 31, Otsailak 1 eta 2. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.

NON: Hondarribiko Puntaleko eskola zaharrean (Molla etorbidea, 1)

ZER JASOKO DUTE: Uretarako plastikozko kapak edo xira modukoak, katiuskak, gomazko kalotxa edo zuekoak (Croqs erakoak), termoak, aterkiak, lotarako zakuak eta aislanteak (lurrean jartzeko esterilak). 

DIRUZ LAGUNTZEKO: (Zero Kontua)

ES43 2095 5039 90 9116701973