Irungo Udaleko Ongizate arloak jakinarazi du joan den urrian onartutako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen araudi berria indarrean sartu dela urtarrila

Antxeta Irratia 2018ko urt. 24a, 00:00

Dependentzia egoeran aurkitzen diren eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaile diren 195 adineko irundarrek begionez hartuko dute hurrengo aipagaia. Izan ere, Irungo Udaleko Ongizate arloak jakinarazi du, joan den urtean zehar Foru Aldundiarekin batera aurrera eramandako hausnarketa baten ondorioz, joan den urrian onartutako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen araudi berria indarrean sartu dela urtarrila hontan. Hainbat aldaketa suposatuko du honek. Besteak beste, zerbitzu honen kopagoa, edo erabiltzaileak ordaindu behar duen partea, %20 merketu dutela. Edozein kasutan, aldaketa gehiago eman dira, zerbitzua hobetzearren.

Aipatu, bestalde, 115 pertsona direla gaur egun ere, bazkari edo otorduak etxean jasotzeko zerbitzua erabiltzen dutenak. Eta hau kudeatzen duen enpresarekin lan bat eraman dutela, zerbitzua hobetzearren ere.

Edozein kasutan, informazio guztia udal ordezkarien eskutik jaso ahal izango duzute antolatu dituzten informazio saio horietan. Lehendabizikoa, San Migel auzoko adinekoen egoitzan, otsailaren 12an 17:30etan.

Horien berri eman digu gaur Ongizate arloan, zerbitzuaz arduratzen den langile sozialak, Maria Eugenia Muñozek