Santanok hitz emandakoa jan duela esanez eta alderdiaren babes osoarekin udal gobernua utzi du Irungo EAJk

Antxeta Irratia 2018ko urt. 24a, 00:00

Santanok emandako hitzari huts egin diola nabarmendu du Iridoyk. Eta Eusko Alderdi Jeltzalearen babes  edo sustengu osoa duela azpimarratu du prentsaurrekoan. Nabarmendu du ere, "Udal Gobernu kide izan arren, jeltzaleek ez dutela sekulan alkatearengandik informazioan lehentasunik. Santanok du bere hitza jan".

Oposizio udal taldeetatik lehena balorazio bat egiten EH Bildu izan da. Dani Berasategiren esanetan, gerta zitekeen zerbait zen hau, baina ez du uste alderdien arteko gatazkarik dagoenik, harreman pertsonaletan baizik.

Si Se Puede Irun Ahal Dugu, Irungo PODEMOSeko David Sotok bere partetik argi du zein izan den Gobernu koalizioaren gainbeheraren eta gatazkaren oinarria.  Hala adierazi du "Batzuen eta besteen harrokeri eta handinahia, bereziki Jose Antonio Santanoren partetik, eta bi alderdien artean koordinatu eta elkarulertzeko gaitasun falta. Azken batean, udal hauteskundeetara hurbiltzen ari garen heinean, agerian geratzen da, politikaz bizi direnen egiteko moldeak zeintzuk diren”“Egoera ikusirik, 2015ean iada ematen zen gehiengo alternatiboa hor dagoela, eta hau gauzatzeko ausardia ukan dezala galdegin dio EAJri SPIko bozeramaleak”.

Atxikita duzue Iridoyren elkarrizketa eta baita Eh Bilduren balorazioa ere