Abotsanitz herri batzarraren babesarekin 1.000 ale argitaratu dituzte elebitan, eta zenbait leku publikoetan aurki badaiteke ere, “Aiza!” aldizkariaren neguko alearekin batera banatuko dute.
Historia garaikidean aditua, espreski Espainiako Gerla Zibila eta II. Mundu Gerlan berezitua da Aitzol Arroyo. Eta esplikatu digunez, eskoletan ikasten den Gerla Zibilaren errelatu orokorretik haratago, herri bakoitzak bere berezitasunak dituelako, hondarribiarrek euren herrian nola pasa zen jakin dezaten ekarpen txiki hau egin nahi izan du.