Ketxus Ponce euskaltzale hondarribiarra izan da iazko sagarrekin ekoitzitako sagardo berria probatzen lehena

Antxeta Irratia 2018ko urt. 22a, 00:00

Besteak beste, aro zaharreko Hondarribiko Herri Olinpiaden antolatzaile taldeko kide izateagatik, Hondarbiko Hitzak jaso eta zabaltzen egindako lanagatik, eta Iruñeko sanferminetako bi peñen arteko traineru estropada antolatzeagatik hautatu dute hondarribiarra. Aurtengoan lehen txotxa egiteko ohorea izan badu ere, Ketxus Poncek bi hamarkada darama OLAko txotx garaiaren festan bere alea jartzen. Poncez gain, trikitilariak, txalapartariak eta Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariek ere parte hartu zuten.

Maiatza bukaera arte iraungo du txotx sasoiak OLAn. Eta iragarri dutenez, larunbatetan afaltzera joaten direnek, zuzeneko trikitilariak izango dituzte giroa sortzen; ostiraletan, otsailetik apirilera.

 

Badu aparteko berezitasun bat, halere, Irungo OLAk. Gipuzkoako sagardoaren %30 inguru egiten da bertako sagarrarekin, baina OLA sgaardotegiaren kasuan, OLAko sagardietatik ez ezik, Irun, Hondarribia eta Berako baserrietako sagarrarekin %100ean