Irungo udal gobernu akordioa kolokan egon daitekeela airean utzi du X.Iridoy jeltzaleak

Antxeta Irratia 2018ko urt. 22a, 00:00

Irungo Udal Gobernuko bi alderdi edo kideen arteko harremanak, legegintzaldi hontako unerik latzenak bizi ditu.

Azken hilabeteetan, behin eta berriz, agerikoak izan dira sozialista eta jeltzaleen arteko kontraesanak, erabakitzeko eskubidearen gaian, Katalunyaren erreferenduma zela eta, edota Plaiaundiko kirol instalazioen lekuz aldatzeko alternatiba proposamen ezberdinen arteko eztabaidan.

Baina Korrokoitz eremuko Hirigintza Plan Berezia izan da, joan den astean, bazter guztiak urratu, eta alkate eta alkateorde, Santano eta Iridoyren arteko harremanak muturreraino eraman dituenak.

Edo Korrokitz eremuko proiektuaren aitzakiarekin, batzuk eta besteek egindako adierazpenak.

Joan den ostiralean, hain zuzen ere, Jose Antonio Santano alkatea izan zen azkena mintzatzen, Xabier Iridoyk berretsitako hirigintza plan horren berrantolaketa planerako akordio bat zegoela esan ondotik, kontrakoa esanez.

Gaurkoan, aldiz, Xabier Iridoyk hartu du hitza, eta alkateak gezurra interesa personal eta politikoetarako baliatu izana, eta demagogia egitea leporatu diolarik.

Are gehiago, Jose Antonio Santanok orain arteko jarrerarekin segituz gero, Udal Gobernu akordioa kolokan egon daitekeela airean utzi du EAJko bozeramale eta alkateordeak.

Xabier Iridoy