Pelloten itzulerarekin hasi dira Bixintxoak

Antxeta Irratia 2018ko urt. 20a, 00:00

 

Hendaiako zortzi eskoletako gazteen laguntzarekin Pellot eta neskatxa herrira itzuli dira. Beltzeniatik abiatu zen desfilea eta Lizardi, Intzura, Hondartza, San Bixente, Geltoki, Ikastola eta Hiri barneko eskoletako haurrek danborra joaz jarraitu zuten Pellot eta Neskatxa, Errepublika plazaraino. 

Kotte Ezenarro alkateak udaleko balkoitik egin zion harrera Pelloti eta honen istorioa azaldu zuen Lizardi eskolako Léo Higueras eta Ryanna Guffe-ren laguntzaz. Herriko giltza Pellot eta Neskatxari eskainiz, hasi ziren ofizialki Hendaiako Bixintxo bestak.

Hilaren 27an ospatuko den danborrada nagusirako banderatxoen banaketa eta danborradaren entsegu orokorra ere burutu zen Errepublika plazan.

 

 

Erlazionatuak