Irungo Talleres Yarza tailerra itxiko dute hilabete bukaeran

Antxeta Irratia 2018ko urt. 19a, 00:00

Hilabete bukaeran ateak itxiko dituen Arretxe-Gainako Opel Yarzako tailerreko 17 langileak kalera ateratzen ari dira aste honetan. Iada Opel konzesionario izateari utzi zioten abenduan, eta autoen salmentarik ez da egiten, (kotxe berririk ez dago han), baina 35 urteko historia duen Yarza tailerrean normaltasun itxura duen lan jarduera daramate egunotan, eskualdeko Opel markako autoen konponketa eta mantenimenduetan.Hilabete bukeran lanik gabe geratuko direla iragarri diete enpresako arduradunek, arazo ekonomikoak direla eta. Iñaki Artetxe ELA sindikatuko ordezkariaren arabera, ez dituzte kontuak auditatuak, eta langileak kaleratu eta kalteordainak kobratu ahal izateko FOGASARA jo beharko dutela esan diete. Berarekin hitz egin dugu eta baita langile batekin ere.