Astebetez Zubietako Parke Teknologikoaren proiektua bertan behera geratu dela esan izan da. Irungo alkateak joan den astean egindako adierazpenen ondotik. Epe labur eta ertainean Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak ez dutela ez planik ezta asmorik ere aipatu zuen Jose Antonio Santanok. Eta Irun eta Hondarribiako udalen arteko konpatibilizazio plana ere ez dela osatuko iragarri zuen. Hondarribiko alkateak, aldiz, ez du amore ematen, eta Irungo alkateari oroitarazi nahi izan dio, Parke Teknologikoaren proiektua konplexua izanagatik, ez dagoela Irungo Udalaren esku soilik. Aitortu du halere, aurreikusitako proiektua konplikatu egin dela. Edozein kasutan, Irungo alkateak egindako adierazpenekin ez du bat egiten Txomin Sagarzazuk. Eta Hondarribiko Udalak argi dauka bere esanetan, etorkizunean Hondarribiko industri-garapenerako giltzarri den proiektua den heinean, interes eta erritmo desberdinetan bada ere, baina ezin dela Parke Teknologikoaren proiektua baztertu. Eta gauzatzeko lan egin beharko dutela.
Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkatearekin hitz egin dugu