Memoriaren plaza Irunen

Antxeta Irratia 2018ko urt. 17a, 00:00

Irun eta Hondarribiko 16 eta 18 urte bitarteko 180 gaztek eman dute izena iada, Memoriaren Plaza hontako bisita gidatuan eta tailerretan parte hartzeko. Zentzu honetan, ekimenak helduen zauriak sendatzeko eta bizikidetzan oinarrituta gorrotoak baztertzeko nahikeria dagoela nabarmendu dutelarik, zera galdetu diogu Aintzane Ecenarrori. Eta euskal gatazkaren unerik latzenak bizi ez dituzten, edota gogoan ez dituzten gazte horiekin zein da helburua? Memoriaren Plaza erakusketa edo topaguneak, urtarrilaren 22tik 28ra zabalduko ditu ateak Urdanibia Plazan. Testigantzak ikus-entzuteko aukera ez ezik, nahi duen orok grabatzeko aukera ere izango du. Proiekzio debtate gunea eta mezuen hormairudia izango da. Urtarrilaren 24an, biktimen arteko mahainguru bat antolatu dute bertan arratsaldeko 18:00etan.

 

Aintzane Ezenarro 

Erlazionatuak