Bixintxoak ate joka ditu Hendaiak

Antxeta Irratia 2018ko urt. 15a, 00:00

Hendaiako Bixintxo besten atarian gaude, Bixintxotako afaria prestatzen ari dira Akelarre elkartean. Urtarrilaren 27an, Danborradaren ondotik izango da, eta ostatua irekia egongo da 18:00etatik aurrera plazan ezarriko duten xapito berotuan.  Afalondoan, musika animazioa izango da Imuntzo eta Belokiren eskutik. Gogoratu beraz, txartelak 17 eurotan dira salgai Xaian eta Bakartxoko ostatuetan hilaren 19a arte.

 

Bixintxoak ofizialki ideki, ostiralean idekiko dituzte. Hain justu egun hortan, iluntzeko 21:00etan, musika eta dantza emanaldi berezia prestatu du Herriko Etxeak Daniel Ugarte pilotalekuan dohainik.  Kitorik ikusi ahal izango duzue Alos Quartet taldea, “Garden” bakarkarko euren hirugarren eta azken diska aurkezten. Oreka TX eta Aukera Dantza Konpainiarekin batera ariko dira taulagainean. Eta Xabier Zeberio, Alos Quartet taldeko kideak Maia Muruaga lankideari esplikatu dionez, formato handiko ikusgarria izanen da.

Asun Mikelarena Akelarre taldeko kideak ere afariaren inguruko azalpenak eman dizkigu