Urte berriarekin, lehenbiziko grebak errepidean nabarituko ditugu. Gaurtik hasita eta ostirala iritsi arte, Espainiako zenbait garraiolari taldek mobilizazioak deitu dituzte gipuzkoan. Mobilizazioak ibilgailu pisudunen bidasariak salatzeko helburuarekin egingo dira. Izan ere, datorren asteko asteartetik aurrera 4 eta 10 euro artean oraindu beharko dute N-1 eta A-15 errepideak zeharkatzen dituzten garraiolariek.
Protestaren eragin nabarienetako bat N-121-A errepidearen saturazioa izan daiteke, bertatik mugiarazi daitekeelako europatik doan garraioa. Hala ere, Hiru sindikatua eta Gipuzkoako garraioaren patronalak, Guitrans, ez dute mobilizazio hauetan parte hartuko, mobilizazioak berandu datozela argudiatuta. Garraiolarien Hiru sindikatuko eta Jaione Ugarterekin hitz egin dugu.