“Hondarribia ñabarduren hiria” liburua aurkeztu dute gaur Javier Sagartzazu margolariak eta Ylenia benito kazetariak. 80 orrialdeko liburuak Hondarribiako txoko eta detaileen akuarelak jasotzen dituelarik, herriko istorio laburrak gehitu dizkio Benitok.
Arma plaza fundazioaren urteko ekintza planen emaitzetako bat da liburua eta Txomin Sagartzazu alkatearen esanetan, herritarrei ondasuna gizarteratzeko tresna bihurutuko da. 400 ale gazteleraz, 300 euskaraz, ehun frantsesez eta beste ehun kaleratuko dira ingelesez.
Egileen esanetan, denbora luzean jorraturiko lana da "Hondarribia, ñabarduren hiria" eta bertako testuen oinarritzat Javier Aranburu eta Javier Sagarzazuren "Paseos por la ciudad" liburua baliatu da. Sagartzazu margolaria pozarren agertu da liburu berriagatik. Bihotzez egindako lana dela aipatu du.
Bihar, herritarrei aurkeztuko zaie liburua, 19.00etan, eta, 24 eurogatik, liburua erosteko aukera izango da.