Pio Barojako ikasleekin Gurs-eko kontzentrazio esparruan

Antxeta Irratia 2017ko abenduaren 27a

Urtero, Hezizerb zerbitzuaren bitartez, Pio Baroja institutuko eta Mendibileko eskolako gazteak Gurs-eko kontzentrazio esparrua ezagutzen dute. Bertan Jose de Sola irundarrarekin topatzen dira, altxamendu faxistaren ondorioz Oloronera ihesean joan zen irundarra eta Gurs-eko kontzentrazio esparruan bizi izan zena.