Hendaiako herriko kontseiluak onartu du, 2018an saltoki handiek 4 igande arratsaldetan irekitzeko aukera izatea. Hendaia biltzen udal talde abertzaleak neurri honen kontra agertu da. Udal gobernuaren esanetan, erabaki honek ez du komertzi txikian eragin negatiborik, LAB sindikatuaren ustez, langileen lan baldintzak okertzen dituen erabakia da.
LAB sindikatuak erabaki hori negatiboki baloratu du, Enaut aramendi LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan Hendaiko saltoki handietako langileen lan baldintzak urtez urte okertzen ari dira eta egoera hori onartezina dela salatu du.