Hendaiako SOKOA enpresako langileak greban daude asteazkenaz geroztik, beren lankide batek kaleratze mehatxua jaso duelako.

Antxeta Irratia 2017ko abenduaren 22a

Heren Muruaga LABeko ordezkariarekin hitz egin dugu. Azaldu digu barnetik konpontzen saiatu direla baina ezezkoak besterik ez dituztela jaso.  Arratsaldeko 18:30etan udaletxera joko dute, udal kontseilua baitago eta hautetsiekin hitz egin nahi dute.