2015ean frantses Gobernuak supermerkatu handiei begira, urtean gehienez jota 12 igandetan egun osoz idekitzeko aukera onartu zuenetik eztabaida mahai gainean da. Gaur egun 12 igandez ideki ahal dute legez. Beti tokiko erakunde publikoen baimenarekin.
Gure eskualdean, urtean 7 igandez idekitzeko eskaerak Euskal Hirigune Elkargoak onartu behar ditu, eta 7 igande baino guttiago baldin badira, Herriko Etxeak du baimendu beharra Herriko Kontseiluan bozkaturik.
Hazparneko Herriko Etxeak iada, Leclerc saltokiari ezezkoa ematen lehena izan da. Gurean, aldiz, LAB sindikatuko Jean Mixel Diraxar-ek esplikatu digunez, Hendaian ostirala hontan erabakiko dute saltoki handiei zer erantzun.
Iker Elizalde, Hendaiako auzapezordeak, joan den larunbatean Euskal Hiri Elkargoan aurkeztutako ideia berberak defendatuko ditu ostiralean Hendaian ere. LAB sindikatuak aitortu digu, Hendaiako komertzioaren baitan, sindikatuak ez duela indar handirik, baina edozein kasutan, merkataritza gune handietako langileengana jo dutela informatzera. Eta langile gisa indarrak biltzearen beharra nabarmendu dietela.
Iker Elizalde eta Jean Mixel Dirasar-ekin hitz egin dugu