Txiribuelta elkarteak gune berria zabaldu du Palmera Monteron

Antxeta Irratia 2017ko abenduaren 18a

Gabonetarako prestakuntzetan dira Hondarribiko Saindua zein Irungo Martindozenea Gaztelekuetan. Baina 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako jardueren berri datozen egunetan emango dugun bitartean, gaur Irunen 4 eta 11 urte bitartekoei eskainitako HaurTxokoen eskaintzaz mintzatuko gara. Izan ere, Txiribuelta elkarteak joan den irailean Landetxa eta Lapitzeko haurtxokoen kudeaketaren ardura hartu ondotik, gaur Palmera-Monteron Kemen dantza taldearen egoitza zenekoan, TxikiLab haurtxokoaren ateak zabaldu ditu . Udal Gazteria arloak eskaintza berritzailea proposatu nahi die bertan haurrei. Eta Txiribuelta elkarteko kide eta Irungo HaurTxokoen arduradunarekin mintzatu gara gehiago jakin nahian. Isa Arrigain

Erlazionatuak