Urte bukaera honetan ere, Bidasoa-Txingudi mugazgaindiko partzuergoaren urteko batzarra ospatu da astelehen honetan. Hondarribiko udaletxean bildu dira, Hondarribia, Irun eta Hendaiako herriko etxeetako ordezkariak.
300.000 eurotik gorako aurrekontua onartu dute 2018 urterako. Hiru herrien arteko proiektu amankomunak sustatzeko helburua duelarik, hizkuntzaren aldetik Gu Geu programa, SAREUSKAren baitan Mintzodromoa, kirol arloan egunotan martxan den Txingudiko futbol selekzioa bezalako ekimenak, eta kultur hitzordu amankomunak izan dituzte aipagaien artean. Eginbeharrekoetan, nabarmendu daiteke ere, Badiako bidearen seinaletika berritzeko aurrekontua. Orohar, 2017ko balorazioa eta heldu den urteko asmo nagusiak aipatu dizkio Txomin Sagarzazu, partzuergoko presidenteak ere, Aitor Errazkin lankideari. Igor Enparan Abotsanitzeko kidearekin ere hitz egin dugu