Euskal diska eta liburu azoka Hondarribizn igandera bitarte

Antxeta Irratia 2017ko abe. 14a, 00:00

Durangoko Azoka aurkeztu berri dituzten nobedade guztiak %10eko deskontuarekin eskuratzeko aukera izango duzute, gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko den Hondarribiko 23. Euskal Liburu eta Diska Azokan.

Arrantzale Auzoan izango da goiz eta arratsaldez. Baina aurtengoa aurkezteko Zuloaga Etxea aukeratu dute. Udal Liburutegi berritua bertan dagoela aintzat hartu nahi izan baitute, irakurleen etxea delako, bait eta liburu eta argitaletxeena azken batean.

Izan ere, urteotan, aurreko azokaren edizioan gehien saldu izan zuen idazlea saritu izan duten bitartean, aurten Erein argitaletxeari eman nahi izan dio Udalak Hondarribia Saria. 40 urte bete ditu aurten argitaletxe honek, eta bertako presidentea, Jexux Mari Mujika argitaletxeko kide guztien izenean eskertu du saria, baita euskal literaturaren beharra nabarmendu ere.  Jexux Mari Mujikarekin hitz egin dugu